EITBko publizitatearen araudia berriaren testua, gaztelaniaz baino ez

2012ko ekainaren 26a
13:44
Entzun

Gaur EITBko Administrazio Kontseiluaren bileran, gai zerrendan ez zegoen arren, bozketara jarri dute euskal irrati eta telebista publikoak egiten duen publizitatea arautzen duen araudi berria. Testua, baina, gaztelaniaz zegoen eta Aralarreko ordezkariak bozketa bertan behera geratzeko eskatu du, “euskarazko testua izan arte”; lortu du xedea.

Aralarreko kideak azaldu duenez, EITBko publizitatearen araudia berritzeko eta egokitzeko lantaldea orain hilabete batzuk sortu zen, eta azkeneko bileran aipatutako testuari oniritzia eman eta Administrazio Kontseilura euskarazkoa eramateko akordioa hartu zuten. Ez da halakorik gertatu, ordea.

Seguruenez, uztailean egingo dute araudi berria onartzeko bilera, euskarazko bertsioa ere mahai gainean dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.