Komunikazioa

EITBko zuzendaritzako 54 kide "merezimendu oinarriak" bete gabe izendatu dituzte

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak EITBko 2012. urteko fiskalizazio txostena argitaratu berri du.

Alberto Surio zen 2012. urtean EITBko zuzendari nagusia. LUIS JAUREGIALTZO, ARP
Adrian Garcia.
2014ko martxoaren 26a
11:47
Entzun

EITBko 117 zuzendari kargudunetatik, 54 kanpotik hartu dituzte, "merezimendu eta gaitasun printzipioak" bete gabe.  Horrela salatu du gaur Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren EITBko 2012. urteko fiskalizazio txostenak. Urte hartan Alberto Surio zen hedabide publikoko zuzendari nagusia. Txostenaren arabera, urte horretan hiru lagun zuzendaritza postuetarako hartu zituzten, EITBko sorrera legeak aurreikusten duen "profesionaltasun" irizpidea baliatuta. Hiru lagun horiek ez zuten aldez aurretik kontratu loturarik hedabidearekin. Txostenak dioenez, lan kontratu finkoak egin zitzaizkien "merezimendu eta gaitasun printzipioak batere bete gabe".

Ez da egoera arrotza EITBn. Aurreko urteetan kontratatutako beste 51 zuzendaritzako kidek lan egiten zuten EITBn gutxienez 2012ko abenduaren 31 arte. Lehiaketa publikoetara aurkeztu gabe hartu zituzten. Gainera, epaitegiak ohartarazi du ez dagoela irizpiderik zuzendaritza postu horietako soldatak ezartzeko, eta, beraz, zuzendaritzak erabakitzen du kide bakoitzaren soldata. Horregatik, aholkatu du postu bakoitzaren ezaugarriak zehaztea, ardura, betebeharrak eta bestelako irizpideak kontuan hartuz.

Salbuespen horiez gain, epaitegiak 2012. urteko kontuen aldeko iritzia plazaratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.