Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak gaur adierazi du hedabideak Baionan egoitza izaten segituko duela gerora ere, "euskara indartzeko sorrera garaiko helburuari erantzuteko", eta gutxienez hiru kazetari ariko direla bermatu du -ETB, Euskadi Irratia eta Radio Euskadirako bana-. Gaur egun bost daude, lehen zazpi.
Comedia enpresa arduratzen da EITBren Baionako egoitzaz eta hilaren martxoaren 31 arteko kontratua dauka. Deialdi publikoa eginen du EITBk. Teknika atalaren ardura izateaz gain, Comediak saltzen dio EITBri ekoizpena eta. Kazetariak, berriz, Euskal Media enpresak kudeatzen ditu.
Surioren arabera, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako informazioa ematean bi aukera lantzen ari dira: astean behin ordu erdiko programa egitea edo egunero sei minutukoa -egunerokoa egiten du ETB1ek gaur, astegunez-.
ETBko zuzendari nagusiak dio Baionako egoitzak azkeneko hamar urtean 5,5 milioi euroko kostua izan du.
Aralarren galderak erantzun behar izan ditu gaur, Eusko Legebiltzarrean.
komuNIKABIDEAK
EITBren Baionako egoitzan gutxienez hiru kazetari izango direla bermatu du Suriok
Gaur egun bost kazetari daude. EITBk kudeaketarako enpresa hautatzeko deialdia egingo du laster.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu