Eivissako aireportua berriz ireki dute

Gara egunkariak eta Bizkaiko DYAk dei bana jaso dute Eivissako aireportuaren inguruan (Herrialde Katalanak) leherketa bat izango zela abisatuz, eta 12:30etatik itxita egon da aireportua. Poliziak ez du inongo lehergailurik aurkitu aireportuan. Espainiako Gobernuak "alarma faltsua" izan dela adierazi du.

2007ko ekainaren 30a
18:50
Entzun
Eivissako aireportua (Herrialde Katalanak) berriz ireki dute. Aireportua 12:30etatik 16:00etara itxita egon da bonba abisu bat jaso ondoren. Poliziak pakete "susmagarri" bat aurkitu du eta ireki ondoren hutsik zegoela konturatu dira. Espainiako Barne Ministerioak ukatu egin du leherketarik izan dela, ez paketea ireki ahal izateko eztanda kontrolatua ere. Duela gutxi motxila "susmagarri" bat aurkitu dute aireportuko aparkalekuan, baina oraingoak ere ez zuen lehergailurik. Horrenbestez, ireki egin dute berriro ere Eivissako aireportua.

Deitu duenak ez du inoren izenean egin

Gara egunkariak eta Bizkaiko DYAk Eivissako aireportuan lehergailu bat zegoela zioen telefono deia jaso dute. Ez du inongo talderen izenean deitu eta Barne Ministerioak hasieratik ez dio sinesgarritasun handirik eman. Espainiako Gobernuaren Balearretako delegazioak "alarma faltsua" izan dela nabarmendu du.

Aireportuan 4.000 pertsona zeuden hustu dutenean eta 32 hegazkinen lur hartzea ere eragotzi du bonba abisuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.