Maiatzean jakinarazi zuten ekainaren 12tik 18ra eginen zituztela HABEren euskara azterketak, baina egun bat gehitu diote deialdiari, azkenean: ekainaren 19a. Hala, 12tik 19ra egingo dituzte azterketak, honela banatuta: C1 mailako deialdi irekiko azterketa ekainaren 12 eta 13an egingo dute; C1 mailako euskaltegietako ikasleena, 15, 16 eta 17an; C2a, 16an; eta B2a, 18an eta 19an.
Koronabirusaren ondorioz, atzeratu egin zuten euskara azterketen prozesua, baina egin egingo dituzte azkenean. Lekuan aldaketa nabarmena egin dute: erabaki dute BECen egitea azterketak (Barakaldo, Bizkaia). Hartuko dituzten prebentzio neurriak eta azterketa egingo dutenentzako xehetasunak HABEren webgunean jarri dituzte.