Gizartea

Ekainaren 18an izango da 2017ko Araba Euskaraz, Bastidan

Bastida Ikastolaren erronkak Eki ikas-materialera eta Haur Hezkuntzako esparru pedagogiko berrira egokitzea dira.

Bastida ikastolako zuzendari Ketxu Bedialaunetak eta ikastolako juntakide Karmen Luzonek eman dituzte xehetasunak. ARABA EUSKARAZ
Jon Rejado.
2016ko azaroaren 8a
08:26
Entzun

2017ko Araba Euskaraz jaiaren antolatzaileek erabaki dute leloa eta logoa uztartzea. Bastida Ikastolako arduradunek Wow! harridura adierazpena baliatu dute, letra larriz, jaiaren muina laburbiltzeko; halaber, o letraren zuloa zeharkatzen ari den kohete bat marraztu dute. “Harridura adierazi nahi dugu jaiagatik beragatik, eta gogoz gabiltzalako 2017ko aldia antolatzeko”, esan du Ketxu Bedialauneta ikastolako zuzendariak. Koheteak, bestalde, hezkuntza hartzen ari den norabidea irudikatzen duela azaldu du.

Egungo ikastola 1979. urtean sortutakoaren oinordekoa da. Hamar gela ditu, hamahiru irakasle, eta Bastidako zein inguruko herrietako 164 ikasle doaz bertara. Aurrera begirako erronka pedagogiko nagusiak Eki ikas-materialera egokitzea da, eta Haur Hezkuntzako eraikinaren espazioa berriz antolatzea. Hain zuzen ere, esparru pedagogiko berria onartu dute 6 urtera arteko ziklorako, eta horretara egokitu beharko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.