Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi duguleloarekin ekainaren 4an Iruñean egingo den manifestazioa jendetsua izatea nahi du Kontseiluak, eta horretarako, atxikimenduak biltzen ari da. Gaur, agerraldia egin dute hainbat lagun ezagunekin. Haien guztien izenean manifestaziora joateko deia egin diete herritarrei, eta euskaldunen eskubideak errespetatzeko, beharrekoak diren lege aldaketak egiteko eskatu diote Nafarroako Gobernuari.
Nafarroan "benetako aldaketa" gertatuko bada, hori euskaratik etorriko dela azpimarratu dute. Azken urtebetean gauzak aldatu direla onartu arren, oraindik ere aldatzeko asko gelditzen dela azpimarratu dute: "Arego, erregimenari eta beren pribilegioei eutsi nahi diotenek euskararen eta euskaraz bizi nahi dugunon aurkako erasoari eutsi badiote".
Lanean jarraitzeko beharra dagoela esan dute, eta beraiek horretan jarraituko dutela azpimarratu. "Euskarari bide ematen diogula erakutsiko dugu manifestazioan".
Deialdiarekin bat egin dute Jon Alonsok, Urko Aristik, Anabel Arraizak, Alberto Barandiaranek, Kike Diez de Ultzurrunek, Mintxo Garaikoetxeak Andres Iñigok, Julieta Itoizek, Maite Lakarmek, Aimar Olaizolak, Garbiñe Petriatik, Sagrario Alemanek, Ritxar Sanzolek, Bixente Serranok Izkok, Urko Verak, Aingeru Epaltzak, Aitor Zubietak, Ainhoa Tirapuk, Dora Salazarrek, Maria Jesus Goikoetxeak, Jabier Villarrealek, Oier Sanjurjok, Santi Leonek, Mikel Aranburuk, Oinatz Bengoetxeak, Joli Paskualenak, Maite Lakarrek, Castillo Suarezez, Reyes Ilintxetak eta Juan Kruz Lakastak.
Manifestazioa 17:30ean abiatuko da Golemetik.