Preso eta iheslarien oinarrizko eskubideen urraketak landuko dituen organismo berria jaioko da ekainean. Ez da ezerretik sortuko, ordea. Herriz herrikako eztabaida eta hausnarketa prozesuen bidez eratuko da. Horixe da joan den larunbatean Konponbideak Eskoriatzan (Gipuzkoa) antolatutako hausnarketa jardunaldietatik ateratako ondorio nagusienetakoa. Organismo berri hori “plurala eta parte hartzailea” izango da, eta hiru lan ildo landuko ditu: sakabanaketaren amaiera, gaixorik dauden presoen kaleratzea eta bizi osorako zigorrak ahalbidetzen dituzten neurrien indargabetzea.
Teresa Todak eta Joseba Azkarragak eman dute gaur goizean Eskoriatzako hausnarketa jardunaldien ondorioen berri Gasteizen, Konponbidearen izenean. Azaldu dutenez, presoen eta iheslarien eskubideen urraketak landuko dituen sarea “adostasunetik” landu behar da, herri eta auzoetako dinamiketatik. “Herritarren protagonismoa lehenetsiko duen sare berria eta berritzailea sortu nahi dugu, alderdikeria eta siglen gainetik”, azpimarratu dute. Horretarako, herriz herri eztabaida esparruak abian jarriko dituzte, eta lortutako ekarpen guztiekin eratuko dute, udaberria amaitu baino lehen, herritarren sarea gorpuztuko duen tresna berria.
Euskal Presoak
Ekainean aurkeztuko dute presoen eskubideen aldeko erakunde "plural" berria
Joan den larunbatean Eskoriatzan egindako hausnarketaren ondorioen berri eman du Konponbideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu