Atxiloketa

Ekainean epaituko dute atzo Baionan atxilotutako gaztea

"Poliziaren kontrako bortizkeria" leporatu diote.

Atxiloketa salatzeko Baionan egindako elkarretaratzea. BOB EDME
2015eko abenduaren 10a
13:10
Entzun

Baionako gazte bat atxilotu zuten atzo goizean “poliziaren kontrako bortizkeria” egotzita. Jendarmeria goizeko 6:00etan joan zen bere etxera bila. Arratsalde bukaerarako aske utzi zuten.

Aitzinak ohar batean salatu du Frantziako Gobernuak “euskal gazteria zigortu eta beldurtu” nahi duela eta “errepresioan oinarritutako ofentsiba” bat daramala; “herri hunek, bakea ezagutzeko eskubidea du, gatazka politikoa konpontzeko eskubidea duen bezainbeste. Frantses Estatuari dei egiten diogu beraz bere errepresio gordin eta itsua gelditu dezan”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.