Gizartea

Ekainean itxiko dute Hazketa hondakindegia

2015eko maiatzean ixtekoa zuten Hazparneko zabortegia, baina Bil Ta Garbik azaldu duenez, ez dute gaur arte hondakinentzako bertze aterabiderik atzeman. Errefusa lurperatu ordez, erregai gisa erabiliko dute hemendik aitzina. Lizarrako Chipala Medioambiente enpresan eraldatuko dute parte bat, zementu fabriketan erretzeko.

Hazketa zabortegiaren kontrako protesta bat, joan den maiatzean. BOB EDME
maddi ane txoperena iribarren
2016ko martxoaren 2a
08:05
Entzun

Hazparneko Hazketa hondakindegiak badu itxiera data, azkenean. Ekainaren 1etik aitzina ez dute gehiago hondakinik eramanen bertara, eta gunea lehengoratzen saiatuko da Bil Ta Garbi sindikatua. Hazketa 2010 elkarteak lortua du bere helburua, beraz. Nahi baino beranduago etorri da, ordea. Joan den maiatzean itxi behar zuten, izan ere, hondakindegia.

Bil Ta Garbiko Martine Bisautak azaldu duenez, maiatzerako ezin izan zuten hetsi ez zutelako zaborrarentzako bertze aterabiderik aurkitzen. Frantzian abuztuan bozkatu zuten Trantsizio Energetikorako Legeak ireki die bidea: errefusa erregai gisa "balorizatuko" dute.

40.000 tona, hiru toki

Ipar Euskal Herrian sortzen den 40.000 tona errefusa erabiliko dituzte erregai fosil gisa. Hiru lekutara eramanen dituzte: Lizarrako (Nafarroa) Chipala Medioambiente enpresara, Benesse Maremneko (Landak) Sitcomera eta Zaragozako bertze enpresa batera. Horietan errefusa erregai gisa erabili ahal izateko eraldatuko dute, eta ondotik zenbait enpresatara bideratuko. Bertzeak bertze zementu eta paper fabriketan erabiliko dute erregai hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.