Langabezia

Ekainean langabezia jaitsi egin da Bizkaian eta Gipuzkoan, eta, aldiz, gora egin du Araban eta Nafarroan

Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera, ekainean langabezia jaitsi egin zen Bizkaian eta Gipuzkoan, eta, Araban eta Nafarroan, aldiz igo egin zen. Maiatzeko datuekin egindako alderaketaren araberakoak dira jaitsiera zein igoera horiek.

2004ko uztailaren 2a
17:14
Entzun
Zehazki, Bizkaian jaitsi da gehien langabe kopurua (%2,51). Gipuzkoan, berriz, maiatzean baino %2,29 gutxiago ziren langabeak ekainean. Araban %0,57 igo da, eta, Nafarroan, azkenik, %3,54.

Nolanahi ere, iazko ekaineko datuekin alderatuz gero, langabeziak behera egin du Hego Euskal Herri osoan: Nafarroan iazko ekainean baino 233 langabe gutxiago zeuden aurtengoan (%1,39 gutxiago), eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 1.150 gutxiago (%1,65 gutxiago).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.