Bisontearen saihetseko hezurra da aurkitu dutena, Ekaingo leizean. Hezur hori ebaki egin zuten eta hegazti baten forma eman, eta "barrenean egin zizkioten hegalak, muturra eta mokoa, hegazti forma emanez". Halaxe adierazi du Jesus Altuna antropologoak. Aurkikuntza "handia" dela ere gaineratu du.
Ekain Deban (Gipuzkoa) dagoen leizea da, Goi Paleolitokoa. Ezaguna da batez ere Madeleine aldikoak diren labar-pinturak direla-eta. 1969ko ekainean topatu zituzten Rafael Rezabal eta Andoni Albizurik, Azpeitiako "Antxieta" kultura taldekideak zirenak. Benetako leizeak ez daude bisitarientzat zabalik, baina Zestoan koben erreplikak daude, non, pinturen kopiak ikusgai dauden.
2008an UNESCOk kobazuloak Gizateriaren Ondaretzat izendatu zituzten, Santimamiñe eta Altxerrirekin batera.
Historia
Ekaingo haitzuloan hegazti itxura emandako bisonte hezurra aurkitu dute
Aranzadi Zientzia Elkarteak aurkikuntza "handia" dela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu