Gaur goizean irten da Darocako kartzelatik (Aragoi, Espainia), Naiz.eus-ek jakitera eman duenez. Urte eta erdi eman du kartzelan Agirrek, aurrena Martutenen eta gero Darocan.
Agirre 2007an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Donibane Garazin. Frantzian espetxean izan ondoren berriro ere kartzeleratzeko agindua eman zuten Espainiako epaitegiek.