atxiloketak

Ekaitz Samaniego atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen

Eskubide zibil eta politikoen alde gazte arabarrari babesa emateko gaur egin den manifestazioaren amaieran eraman dute.

2012ko urtarrilaren 14a
22:25
Entzun

Ertzaintzak gaur arratsaldean Ekaitz Samaniego gaztea atxilotu du Gasteizen. Hari babesa emateko eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioaren amaieran atxilotu dute. Manifestazio amaierako ekitaldia egiten ari zirela, Samaniego beste lagun batzuekin batera agertu da pankarta batekin, eta bildutakoen txaloak jaso ditu.

Handik bost minutura agertu dira ertzainak, zenbait furgonetatan, eta auto batean eraman dute Samaniego. Orain dela aste batzuk ezkutatzeko erabakia hartu zuen gazteak, bere egoeraren "bidegabekeria" agerian uzteko. Gasteizko eliza batean itxialdia egin zuen, eta hainbat esperrutako lagunen elkartasuna jaso zuen. 

Segiko kide izateagatik zortzi urteko espetxe zigorra berretsi zion Espainiako Epaitegi Gorenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.