auzitegiak

Ekaitz Samaniegoren egoera salatzeko ekimen gehiago egingo dituzte Gasteizen

Gaztea une batetik bestera atxilo dezakete, zigorra betearazteko. Aurreko astean itxialdia egin zuten 70 bat lagunek. Samaniego ezkutatuta dago, "bidegabekeria hau agerian uzteko". [YouTube]http://youtu.be/kfZDzcCEYOM[/YouTube]

2012ko urtarrilaren 3a
19:23
Entzun

Ekaitz etxean! Gasteizko plataformak Ekaitz Samaniegoren egoera salatzeko ekimen gehiago egingo dituela iragarri du, eta bihar jakinaraziko ditu xehetasunak, Auzolan pilotalekuko prentsaurrekoan (11:00).

Samaniego (Gasteiz, 21 urte) une batetik bestera atxilo dezakete, zigorra betearazteko. Espainiako Auzitegi Nazionalak zazpi urte eta erdiko zigorra ezarri eta Gorenak urtebete gehiago erantsi zion, ustez Segi gazte erakundeko kide izateagatik eta kale eraso batean parte hartzeagatik. Gazteak ukatu egin ditu salaketak, eta defentsak haren aurkako frogarik ez dagoela berretsi du.

Lehengo astean hari elkartasuna adierazteko Gasteizko Los Angeles elizan itxialdia egin zuten 70 bat lagunek. Samaniego bera han izan zen, baina asteburuan ezkututatu egin zen, atxilo ez dezaten eta "bidegabekeria hau agerian uzteko". Haren bideo bat jarri dute sarean.

Itxialdiko partaideek "epaiketa politiko guztiak bertan behera geratzeko, eskubide zibil eta politikoak urratzen dituzten salbuespen legeak baliogabetzeko eta jarduera politikoagatik auziperatuak izan diren pertsona guztien berehalako askatasuna" eskatu zuten aurreko astean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.