Atxiloketa

Ekaitz Sirvent ustezko etakidea atxilotu dute Parisen

Frantziako Poliziak dio faltsifikazio taldeko arduraduna dela. Zarauztarra da, eta gaur haren herrian manifestazioa eta batzarra egingo dituzte 19:00etatik aurrera.

2009ko apirilaren 11
12:43
Entzun
Frantziako Poliziak Ekaitz Sirvent Auzmendi (1979; Zarautz, Gipuzkoa) atzeman zuen atzo Parisen, tren geltoki batean, ETAko kidea delakoan. Poliziaren arabera, erakunde armatuan faltsifikazio taldeko arduraduna da.

Bordeletik Parisera joan zen Sirvent, Poliziak esan duenez, eta trenetik jaistean atxilotu zuten, Montparnasse geltokian, 16:10ean.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaur 19:00etatik aurrera manifestazioa eta batzarra egingo ditu Zarautzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.