Zehazki, Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak Neguko Bide Segurtasunerako Plana martxan jarri du. Hala, hainbat garabi handi prest dituzte ibilgailu astunek arazoak izan eta errepideak trabatzen badituzte lehenbailehen kentzeko. Trafiko Zuzendaritza ez ezik, Herrizaingo Saila, aldundiak eta pribatizatutako errepideak kudeatzen dituzten enpresak ari dira planean parte hartzen.
Nafarroako Gobernak ere abian jarri du Errepideetako Neguko Bideragarritasun Plan: 280 langile, elurra kentzeko 70 ibilgailu eta haien laguntzarako beste 70 prest dituzte badaezpada. Elurra kentzen laguntzeko ia 10.000 tona gatz ere pronto dituzte 12 biltegitan.
Informazio gehiago:
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari buruz: 902-112-088 telefonoan edo webgune honetan.
Nafarroari buruz: 900-400-100 telefonoan edo webgune honetan.
Errepideak
Ekaitza dela-eta, neurri bereziak hartu dituzte agintariek
Hurrengo orduetarako metereologoek iragarri duten ekaitza dela eta, neurri bereziak hartu dituzte trafiko ardurdunek. Eguraldi iragarleen arabera, euri jasa handiak, ipar-mendebaldeko haizea, eta aldika-aldika kazkabar erauntsiak izango dira. Horrez gain, arratsaldetik aurrera elurra egin dezake 500 metro inguruan. Jaurlaritzako zein Nafarroako Gobernuko trafiko arduradunek neurri bereziak hartu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu