Ekaitzak Bilboko portura sartu ezin utzi ditu ontziak
BILBO. Zazpi ontzi, petroliontziak gehienak, Bilboko portuaren kanpoaldean ainguraturik daude, denboralea pasatzeko esperoan. Portuko industrialdean hiru metrorainoko olatuak izan dira, eta bertako kaietan lan egiteari uztea erabaki du portuko aginpideak. Nafarroako Gobernuak ere, elurrak eta haizeteak eman dituztela ikusita, adi ibiltzeko abisua eman du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu