Eusko Jaurlaritza

Ekarpenak jasota, Bake Planean "adostasuna" lor daitekeela dio Fernandezek

Bake eta Bizikidetza Planak 28 ekarpen jaso ditu alderdi eta eragileen aldetik. Azaroaren amaieran onartuko du Jaurlaritzak behin betiko dokumentua. [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1937/[/berriatb]

edurne begiristain
2013ko urriaren 8a
16:27
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza Planari egindako ekarpenak aztertuta, "adostasunerako aukerak" badaudela uste du Jonan Fernandez Bake eta Bizkidetzarako idazkariak. Lehendakaritzan egin du agerraldia Fernandezek, Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendariarekin batera. Guztira, 28 ekarpen jaso ditu gobernuak: zehazki, 24 erakundek eta lau partikularrek egindakoak. Alderdi politikoek eta biktimen eta giza eskubideen elkarteek aurkeztu dizkiote zuzenketak. Alderdien artean, UPD, PP, PSE-EE eta EH Bildu taldeek eta Ezker Anitzak egin dizkiote ekarpenak, eta CCOO Irakaskuntza sindikatuak ere aurkeztu ditu zuzenketak. Erakunde ugarik ere proposatu dizkiote aldaketak testuari; hauexek dira horietako batzuk: Amnesty International, Argituz, Covite, Egiari Zor, Etxerat, Herrira, Valentin de Foronda Institutua, Lokarri eta Martxoak 3 elkartea.

Fernandezek "oso balorazio positiboa" egin du planaren inguruan irekitako parte hartzeari buruz, eta ziur da jasotako ekarpenekin plana "hobetu" ahal izango dela. Hartarako, datozen asteetan elkarrizketa eta adostasuna bilatuko du alderdiekin. Jaurlaritzaren asmoa da azaroaren amaieran onartzea behin betiko dokumentua.

Akordiorako "oinarri sendoa" badagoela uste du Fernandezek, Bake eta Bizkidetza Planaren eduki zehatzen gainean ez dagoelako desadostasun sakonik. Jakinarazi duenez, legebiltzarrean ordezkaritza duten taldeek egindako ekarpenak hiru norabidetan doaz: batetik, planaren barruko iraganaren kontakizunari buruzkoak daude; bestetik, “gutxieneko etiko eta demokratikoaei” buruzkoak, eta, azkenik, planaren asmoei buruzko ekarpenak daude. Nolanahi ere, legebiltzar taldeek egindako ekarpenek ez diete eragozpenik jarri Jaurlaritzak Bake Planean jasotako mikroakordioko hiru proposamenei: planaren hemezortzi ekimenetatik hamahiruri ez diete aldaketa proposamen zehatzik egin, Fernandezek azaldu duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.