Nafarroa

Ekarrizketarako deia egin die Ahal Dugu-ko eledunak Perezen aldeko lau diputatuei

Ahal Dugu-ko bozeramaile aldaketari buruzko txosten juridikoa eskatu du Nafarroako Parlamentuak.

Perezi babesa eman dioten Ahal Dugu-ko lau parlamentariak. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
arantxa elizegi egilegor
2018ko urtarrilaren 29a
08:07
Entzun

Nafarroako Ahal Dugu-ko zazpi parlamentarietatik lauk babesa agertu diote Laura Perezi, eta gogoeta egiteko deia egin zioten zuzendaritzari. Hala, Parlamentuko alderdikide gehienen babesa baliatuta, bozeramaile aldaketa eskatu dute Legebiltzarrean. Carlos Cousok hartuko luke lan hori, bere garaian Laura Perez ordezkatu zuen Mikel Builen tokia hartuta.

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak eta Mahaiak gaur eguerditik aurrera zuen aztertzekoa du Cousok berak, Perezek, Fanny Carrillok eta Rubern Velascok egindako eskaera. Ordea, Bulek berak beste idatzi batekin erantzun dio eskaerari, eta ondorioz, txosten juridikoa jaso arte atzeratu du Parlamentuak azken erabakia.

Tarte hori baliatuta elkarrizketarako deia egin die Builek Perez aldeko hautua egin eta aldaketa eskatu duten lau diputatuei. "Hitz egitera esertzeko eskatzen digu gizarteak". aldi berean, leporatu die lau parlamentariei taldea euren "nahierara" erabiltzea. "Bozeramaile aldaketa egin genuenean barne prozesu demokratiko bat egon zen eta Hiritar Kontseilu batek hautatu ninduen, ez zuzendaritzak. Gehiengoak aukeratu ninduen. Orain egin nahi dutenak ez du zerikusirik ordukoarekin".

Aldaketa onartuz gero gerta liteke Ahal Dugu-ko talde parlamentarioa lau kiderekin geratzea, eta horrek eragin zuzena izango luke Gobernuan. Horiek hala, Manu Aierdi Garapen Ekonomikorako presidenteordeak lasaitasuna eskatu du eta berretsi akordio programatikoa betetzeko lanean jarraituko dutela. Aierdi ez da lasaitasunerako deia egin duen bakarra. Cousok berak nabarmendu du alderdi barruko krisiak ez duela aldaketa kolokan jarriko.

Alderdiko zuzendaritzak Perezi alderdiaren kode etikoa larri urratzea egotzi dio, eta jokabide horrekin alderdiaren "izen ona zikintzea eta proiektu politikoaren sinesgarritasuna kolokan jartzea" aurpegiratu dio. Baina azalpen gehiagorik eman gabe.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.