Otsailaren 13a torturaren aurkako eguna da, eta AAMk ekimen ugari antolatu ditu bai iganderako bai aurreko egunetarako. Igandean, herrialdeko mobilizazioak egingo dituzte, Bilboko Arriagan hasita, 12:30ean; Iruñeko Gazteluko plazan, 12:00etan, eta ordu berean, Gasteizko Correosko plazan. Gipuzkoan, Zizurkilen, duela 30 urte torturatuta hil zuten Joxe Arregi, eta haren herrian egingo dute ekitaldi nagusia. Mendi irteera lehenik, eta ekitaldia ondoren, 13:00etan.
Otxandio, Zizurkil, Segura, Beasain, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Donostia, Zumaia, Getaria eta Oñatin ere egingo dituzte mobilizazioak 13an. Igandera bitartean, hitzaldi eta protesta ugari egingo dituzte herriz herri.
Ekimen eta mobilizazio ugari torturaren aurkako egunari begira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu