Batzuek bilkurak egin dituzte lantegien atarian eta merkatariak, udaletxeko langileekin eta beste zenbait herritarrekin batera plazan bildu dira, Arrasateko presoaren askatasuna eskatzeko.
Goiena.net webgunearen arabera plazako bilkuran ez da arazorik izan. Baina Fagor Elektronika lantegiaren aurrean Guardia Zibila agertu da eta zenbait langile identifikatu ditu. Gainera argazkiak ateratzen ari ziren bi lagun denbora luzez egonarazi dituzte eurekin. Galdeketa egin diete eta goitik behera miatu dute euren autoa.
Presoak
Ekimeneko kideen hitzetan Jon Agirreren aldeko lanuztea arrakastatsua izan da
Eragile ugarik deituta, lanuztea egin dute gaur Arrasaten, Jon Agirre euskal presoa aska dezatela eskatzeko. Herriko hainbat enpresek, kooperatibek eta bestelakoek itxi dituzte ateak 12:30etatik 13:00etara. Jon Agirre herri ekimeneko kideek lanuztea arrakastatsua izan dela adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu