Nafarroa Oinez festaren bidez bi helburu bete nahi ditu Argia ikastolak, zentroko zuzendari Anika Lujanek San Fermin ikastolaren lekukoa hartu zuenean nabarmendu zuenez: "Euskararen erabilera indartu nahi dugu Erriberan, batetik; eta, bestetik, gure ikastolaren bideragarritasun ekonomikoa bermatu".
Logotipoa, berriz, Iker Fernandezek egin du; Erriberako koloreekin apaindutako lau bihotzek osatutako lorea da festaren irudia.