Ibarbengoako aparkalekua

Ekintzaile bat kateatu da Tosun, orubea zarratzeko obrak gelditzeko

Atzo sartu ziren makinak hesi berria jartzeko zuloa egitera. Ekintzailea kateatu denetik, obrak geldi daude. Ertzaintza han dago. 

jarraia147291.jpg
Ibai Maruri Bilbao.
2017ko azaroaren 28a
17:54
Entzun

Ekintzaile bat Tosuko landan kateatu da gaur goizean, orubea zarratuko duen hesia eraikitzeko obrak gelditzeko asmoz. Ertzaintza han dago. Obrak gelditzea lortu dute, oraingoz. Babesa agertzera landara gerturatzeko deia egin dute. 

Tosu Betirako plataformak azaldu duenez, atzo goizean langile talde bat Tosura sartu zen, ertzainek lagunduta. Hondeamakina bat eroan zuten, hesi gune berriarentzat lubaki bat egiteko, obraren perimetro berria ixteko asmoz. Langileek azaldu zieten oraingo honetan obraren perimetroak landa osoa hartuko duela. Era berean, landa berriz okupatu zutenean eraikitako etxola botatzeko asmoa ere iragarri diete. Plataformako kideek azaldu zieten etxolan pertsona bat bizi dela. Gero, atzo arratsaldean Getxoko udaltzainak agertu zitzaizkien, etxolan bizi den pertsonagatik galdezka. Plataformako kideek diote errolda eskaera ukatu zaiola esan ziotela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.