Iraken inbasioaren ondorena

Ekintzaile suizida hil da, eta gutxienez, beste sei lagun zauritu dira Bagdaden, Turkiako enbaxadaren aurkako atentatuan

Ekintzaile suizida batek bonba-auto bat eztandarazi du Bagdaden, Turkiako enbaxadaren atarian. Erasoaren ondorioz, ekintzailea bera hil da, eta, gutxienez, sei lagun zauritu dira —bi polizia irakiar eta lau zibil—. Joan den astean AEBek gidatzen duten koalizioko indarrei laguntzeko tropak bidaliko zituela iragarri zuen Ankarako Gobernuak, eta, harrezkero, erreboltari irakiarren jomugan izan da Turkia.

2003ko urriaren 14a
17:16
Entzun
Eztanda jazo eta berehala AEBetako indarrak eta Washingtonek sortutako Irakeko sergurtasun indarretako kideak heldu dira Turkiako enbaxadara, eta inguru guztia hesitu dute.

AFP albiste agentziak jakinarazi duenez, enbaxadako langilerik ez dago zaurituen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.