Emakumeen kontrako indarkeria

Ekitaldi asko egingo dira andrazkoek pairatzen duten indarkeriaren aurka

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira ekimen eta ekitaldi asko egingo dira gaur Euskal Herri osoan. Horien artean nagusiak Emakumeen Mundu Martxako Euskal Herriko Plataforman biltzen diren eragileek antolatu dituzte. Halaber, herri eta eskualdeetako emakume elkarteek zein erakundeek bultzatutakoak egingo dira han eta hemen. Urtea hasi zenetik bederatzi emakume hil dituzte Euskal Herrian, eta estatistiken arabera, Hego Euskal Herrian 15.000 emakume inguruk tratu txarrak jasaten dituzte.

2005eko azaroaren 25a
13:04
Entzun
Genero indarkeriaren aurkako egunaren harian, honako manifestazioak egingo dira Emakumeen Mundu Martxako eragileek antolatuta:

Bilbon: 20:00etan, Arriagan.

Baionan: 12:00etan, Herriko Etxean.

Donostian: 19:30ean, Bulebarrean.

=b Gasteizen: 20:30ean, Andra Mari Zuriaren Plazan.

Iruñean: 20:30ean, Gaztelu Plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.