Hirurogei urte dira Euskararen Nazioarteko Eguna lehen aldiz egin zutenetik. 1948an, Eusko Ikaskuntzak Baionan egindako VII. Konresuan erabaki zen egun hori ospatzen hastea. Loius Dassancek eta Jean Saint Pierrek manifestu bat sinatu zuten, eta euskarari buruz zituzten kezka eta zalantzak jaso zituzten agirian. "Eri gaizki da Eskuara, hil-hurran ez bada ere", zihoten besteak beste.
Horregatik, euskaldunak berpizteko asmoz, Euskararen Nazioarteko Eguna egitea erabaki zuten, eta egun horretarako hiru helburu ezarri: batetik, euskararenganako amodioa piztea; besteik, euskara hedatzeko zenbait bilkura antoaltzea, eta, azkenik, euskararen alde dirua biltzea liburuak euskaraz argitara eman ahal ilzateko eta euskarazko komunikabideak sustatzeko.
Aurten ere, hainbat ekimen antolatu ditu Eusko Ikaskuntzak. Azken asteetan komiki parte-hartzailea egiteko lehiaketa jarri duten abian Internet bidez parte hartzeko. Gaur, berriz, ENE Euskararen Nazioarteko Sariaren irabazlearen izena jakinaraziko dute.Halaber, nazioarteko hainbat adituk euskararen lege estatusari buruz ingelesez idatzi duten liburua aurkeztuko dute Kaliforniako (AEB) Standfordeko Unibertsitatean.
Baina ez da Eusko Ikaskuntza Euskararen Eguna ospatuko duen bakarra. Eusko Jaurlaritzak ekitaldi instituzionala egingo du 19:30ean lehendakaritzan. Ordu berean, Euskal Herrian Euskaraz-ek elkarretaratzea egingo du Lehendakaritzaren aurrean.
UEUk eta Donostiako Euskararen Udal Patronatuak, berriz, hitzaldia antolatu dute elkarrekin: Tabakalera: euskara nazioarteko gune batean gaia jorratuko du Joxean Muñoz Tabakalerako zuzendariak, 19:00etan, Viktoria Eugenian.
AEK-k antolatuta, berriz, bertso gosaria egin da gaur goizean Bilboko Lizardi euskaltegian.
Hizkuntz normalizazioa
Ekitaldi ugari Euskararen Eguna ospatzeko
Eusko Ikaskuntzaren ekimenez hasi zen ospatzen, duela 6o urte. Hain zuzen ere, Eusko Ikaskuntzak antolatzen ditu ekitaldi nagusietako batzuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu