Koronabirusa

Ekitaldietarako muga gehiago Iparraldean

2020ko irailaren 24a
00:00
Entzun
BAIONA. Herritarren aurrez aurreko harremanak mugatzeko neurri gogorragoak izango dituzte astelehenetik aurrera Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Frantziako Gobernuak bart arratsean jakinarazi du Pirinio Atlantikoetako Departamenduan gehienez 30 laguneko bilkurak egin ahal izango dituztela. Gisa honetako ekitaldiak aipatu dituzte: jaiak, ezkontzak, elkarteen ekitaldiak, festa pribatuak... Ehorzketetan, berriz, ez, ez dute muga hori ezarri. «Alerta eremu» gisa izendatua dute departamendua, 100.000 biztanleko 50 kutsatu baino gehiago daudelako, eta horregatik eragingo dute neurri horiek Ipar Euskal Herriari —ez dago hiru herrialdeetako kutsatzeei buruzko daturik—.

Parisko gobernuak dei berezia egin du aurrez aurreko harremanak murrizteko eta higiene neurriak hartzeko. Besteak beste, zahar etxeetan muga zorrotzagoak jartzeko «gonbidapena» egin die kudeatzaileei: bisitak egiteko txanda eskatu behar izatea, neurriak betetzea eta testak ugaritzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.