Politika

Ekonomia iaz baino hobeto dagoela dio Patxi Lopezek urte amaierako mezuan

Industria krisiari buelta ematen hasi zaiola esan du, eta turismoak "jauzi handia" eman duela aurten. ETAz eta ezker abertzaleaz ere hitz egin du, baina mezuaren zati hori ez dute aurreratu.

2010eko abenduaren 31
20:56
Entzun
Patxi Lopez lehendakariak urte amaierako mezua emango du gaur gauean 21:00etan EITBn, eta,aurreratu duenez, ekonomia iaz baino hobeto dagoela esan du grabaketan. Ekonomia hazten hasi dela nabarmendu du, eta industria krisiari buelta ematen hasi zaiola.

"Ez da banaketarako garaia, ezta gatazketarako edo lurralde eta instituzioen arteko borroketarako ere: elkartzeko garaia da", esan du. "Hiru lurralde eta herrialde bakar bat", gaineratu du.

Turismoak aurten "jauzi handia" eman duela dio Lopezek, eta bisitari kopurua inoiz baino handiagoa izan dela Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. "Lana sortzen ere hasi gara, baina egia da oraindik ez garela iritsi nahi dugun eta ahal dugun lekura".

Oraindik zorroztasun garaia dela dio Lopezek, lana egitekoa eta konpromiso kolektiboak hartzekoa. AHTak hiru lurraldeak "hiri handi bat balira bezala" komunikatuko dituela dio, eta "metropoli handi bat" sortu behar dela.

ETAz eta ezker abertzaleaz ere hitz egingo du lehendakariak urte amaierako mezuan, baina hitz horien edukirik ez dute oraindik aurreratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.