Ekonomiaren egoera «labaina» dela diote Hego Euskal Herriko kutxek

Erredakzioa
2008ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioak egungo egoera ekonomikoa «labaintzat» jo du, baina ez «larritzat». Hala adierazi du gaur, 2007ko Memoriaren aurkezpenean: «Gertakariak modu egoki eta bizkorrean aztertuz gero, zikloaren erritmoa moteldu egingo da, baina atzerakadak balioko du hazkundearen bidera itzultzeko». BBKk, Kutxak, Vital Kutxak eta Nafarroako Kutxak osatzen dute federazio hori.

Aurrezki kutxek aurreikusten dituzten arazo nabarmenenak honako hauek dira: etxebizitza merkatuak espero baino moteltze handiagoa izatea, finantza merkatuaren disfuntzioa handiagotzea eta lehengaien prezioak garestitzea. Hala ere, aurtengo egoera iazkoa baino hobea dela azaldu dute.

Ekonomiaren atzeraldi horri erantzuteko, «sendotasuna eta kaudimen maila handiak» erakusten ari dira Hego Euskal Herriko aurrezki kutxak: 2007ko ekitaldiaren amaieran kaudimen mailaren berme ratioa 8.567 milioi eurokoa zen, hau da, %15,8koa, gutxienezko eskakizunetik (%8), eta sektoreko batez bestetik gora dago, beraz. Hala ere, berankortasun tasa baxua da oraindik kutxetan: %0,56an dabil, Espainiako Bankuak ezarritakoak zehazten duen tasaren barruan kokatzen da.

Likidazioa 2006ko zifren antzera ibili zen iaz: %6,7ko igoera izan du (570,2 milioi euro), guztira, 9.059,2 milioi euro. Aurrezki kutxen arabera, horrek adierazten du erakundeen «sendotasuna» eta finantza gorabeherak eta finantza merkatuetako konfiantza krisiak ez diotela eragin askorik.

Kutxen irabazi gordinak 2006ko datuekin alderatuta, %19,3ko gorakada izan zuen joan den urtean; eta guztira, 749 milioi euroan dabiltza. Batez besteko Aktibo Totalei begiratuta, %1,12ko hazkundea izan duela esan nahi du. Kreditu inbertsioek ere gora egin dute,2006ko datuekin alderatuta, %15,6ko hazkundea izan dute, eta 52.454 milioi euro eskuratu dituzte guztira.



GIZARTE EKINTZA BULTZATZEN. Hego Euskal Herriko aurrezki kutxek gizarte ekintzara bideratutako diru kopuruak ere gora egin du 2007an: 299 milioi euro zutenguztira. Diru horretatik 185,2 milioi euro erabili dituzte gizarte ekintza osatzen duten jardueretan. Ondorioz, aurreko urtean baino %24,5 gehiago gastatu dute 2007an.

Gizarte ekintzara bideratutako ekarpena Hego Euskal Herriko Barne Produktu Gordinaren (BPG) milako 2,72 balioa du. Esatereako, Espainiako datuekin konparatuz gero, altuagoa da; hura milako %1,52an baitabil. Biztanle bakoitzeko 67,48 euroko gastua eragin du horrek, 2006an baino %23,4 gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.