Sinadura ekitaldiaren harira, EKTko Administrazio Kontseiluko kideak eta Euskaltzaindiako zuzendaritza Martin Ugalde Kultur Parkean bildu dira eguerdian.
Hitzarmenean jasotzen denez, bi erakundeok lankidetza-proiektu zehatzak bideratu eta garatuko dituzte, euskararen eta euskal kulturaren inguruko komunikabideen inguruan. Bi erakunde horiek elkarlanean arituko dira, bereziki, euskararen normalizazioari buruzko proiektuak gauzatzeko.
Joxean Lizarribarrek gogorarzi du EKTren komunikazio proiektuak egiteko bikoitza duela: “komunikabide izatea eta euskararen normalizazion eragitea”. Bigarren helburu horren barruan kokatu du gaur Euskaltzaindiarekin sinatutako hitzarmena. Elkarlanaren helburu nagusia “euskararen normalizazioari buruzko proiektuak gauzatzea” izango da.
Andres Urrutia Euskaltzainburuak nabarmendu du gaurko hitzarmenarekin “formalizatu” egin dela bi erakundeen arteko urteetako elkarlana. Nabarmendu duenez Euskaltzaindiako zuzendaritzarentzat “ezinbestekoa da euskara hutsez ari den egunkari bakarrarekin harremana izatea”.
Hitzarmena emankorra izango dela ziurtatzeko jo dute bi erakundeetako buruek.
hizkuntza normalizazioa
EKT-k eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute
Joxean Lizarribar EKTko Administrazio Kontseiluko lehendakariak eta Andres Urrutia Euskaltzainburuak euskararen normalizazioari buruzko proiektuak gauzatzeko helburuarekin bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu