KomuNIKABIDEAK

EKTren akziodunen batzarra, etzi

Andoainen izango da, Martin Ugalde Kultur Parkean, 10:00etatik aurrera.

2009ko ekainaren 4a
10:50
Entzun
Euskarazko Komunikazio Taldeak (EKT) larunbat honetan egingo du akziodunen urteko ohiko batzarra, Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde Kultur Parkeko areto nagusian. 10:00etan hasiko da (lehen deialdia ordubete lehenago izango da). EKTko akziodunek egun hauetan jaso dituzte deialdia eta 2008ko jarduerari buruzko txostena.

EKTko Administrazio Kontseiluaren ustez, garrantzitsua da batzarrean parte hartzea, eta joaterik ez duenari, Jose Antonio Lizarribar Administrazio Kontseiluko lehendakariaren izenean ordezkapenerako agiria betetzeko eskatu dio. Edozer dela ere, akziodunek aurretik hona jo dezakete: 943 304 345 telefono zenbakira edo [email protected] helbidera.

Aurtengo kudeaketa planaren eta aurrekontuen aurkezpena ere egingo du Euskarazko Komunikazio Taldeak larunbateko batzarrean.

EKTk 24.000 akziodunetik gora dauzka. 2003an sortu zuten enpresa. Besteak beste, BERRIA egunkaria, BERRIA.INFO webgunea, Iragarri agentzia komertziala, Etxeraino banaketa enpresa eta Jarduna administrazio enpresa hartzen ditu. Halaber, parte hartzen du, beste eragile batzuekin, Hitza herri informazio, iragarkilaburrak.com eta Hamaika Telebista proiektuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.