Carod-Rovira eta ETA-ren arteko bilera

'El Pais' egunkariak kaleratu duen informazioa "gezurra eta toxikazioa" dela salatu du Permachek

Joseba Permach Batasuneko kideak "oso larritzat" jo ditu azken egunetan 'El Mundo'-k, 'ABC'-k eta gaur 'El Pais'-ek kaleratu dituzten informazioak. 'El Pais' egunkariak gaur kaleratu du CNI Espainiako Intelijentzia zerbitzuek Carod-Rovirak ETArekin izandako bileraren berri Batasunari aurkitutako agirien bitartez jakin zutela. "Hori dena gezurra eta toxikazioa" dela salatu du Permachek. Halaber, Joseba Permachek iragarri du datozen egunetan emango dutela jakitera Bergarako proposamenaren alde botoa emateko mekanismoa zein izango den.

2004ko urtarrilaren 29a
14:33
Entzun
"Gezur andana mahai gainean jartzen direnean, eta horrelako informazioak kaleratzen direnean, norbaitek esplikatu beharko du zergatik Batasunaren zuzendaritza edo Batasunaren arduradun politikoak nahasten dituzten. Horrek helburu bakar bat izan dezake, eta da aurrerantzean horren ondorioz ez dakit zer motatako ekintzak edo ekimena burutzea", adierazi du Joseba Permachek.

Bergarako proposamenaren aldeko botoa

Bestalde, Joseba Permachek iragarri du datozen egunetan emango dutela jakitera Bergarako proposamenaren alde botoa emateko mekanismoa zein izango den. "Herri honetako gehiengo soziala klase politikoari ardura politikoarekin jokatzeko eta Madrili aurre egiteko indarrak biltzeko eskatzen ari zaio, autodeterminazio eskubidearen alde".

Hala, gehiengo horrek "datozen hauteskundeetan aukera bat izan behar" duela adierazi du, "Espainiari erantzun sendo bat emateaz gain, autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko". Permachen esanetan, "hori une honetan hartgu dugun konpromisoa".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.