'El País'-ek dio itsumustuan jo dutela zerrenden aurka
El País egunkariak atzoko editorialean iritzi zion Bildu koalizioaren zerrenda guztien aurka jotzea «politikoki ulergarria» izan badaiteke ere, prozedura juridikoaren arabera ez dela logikoa. Editorialaren arabera, Espainiako Gobernuak,zerrenda guztiak inpugnatuta PPren azken exijentzien aurrean amore eman du. Editorialak dio Bilduk Batasunaren diseinu bati jarraitzen ote dion zantzu nahikorik ez dagoela txosten polizialetan, eta hori ondorioztatzea epaileen esku utzita «itsumustuan» inpugnatu dela deritzo. Editorialaren irudiko,oraingoan badaezpadako irizpideak erabiltzea 2008an baino zailagoa izango da, koalizioan legezko alderdiak daudelako, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu