ELA, LAB, EILAS eta ESK-ko ia ehun afiliaturen babesa jaso du Amaiurrek

Iñaki Antiguedadek esan du EAJk, PPk eta PSOEk "partekatzen" duten ereduak krisia eragin duela, eta Amaiur dela eredu sozioekonomiko "alternatiboa" sustatzen duen bakarra. ELAk salatu du bere siglak erabili dituela gaur Amaiurrek. 

2011ko azaroaren 16a
19:20
Entzun

ELA, LAB, EILAS eta ESK sindikatuetako ia ehun afiliatuk babesa agertu diote Amaiurri gaur goizean Bilbon, Euskalduna zubian egin duen ekitaldian parte hartuta.

Iñaki Antiguedad Espainiako Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak lan arlorako euskal esparrua aldarrikatu du, eta sindikatuen beharra azpimarratu. "Amaiurren proiektua ezin da oinarri sindikalik eta langileen babesik gabe ulertu. Haien bozgorailu izango gara Madrilen, eta langileen eta langabetuen aldarrikapenak eramango ditugu".

EAJk, PPk eta PSOEk "partekatzen" duten ereduak krisia eragin duela esan du Antiguedadek, eta horren aurrean, haren arabera, "Amaiur da eredu sozioekonomiko alternatiboa sustatzen duen aukera bakarra".

ELAren salaketa

ELAk salatu du bere siglak erabili dituela gaur Amaiurrek. Sindikatuak adierazi du bere karguentzat ez direla bateragarriak ELAko lana eta alderdietakoa. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.