Lan istripuak
ELA, LAB, ESK eta EILAS sindikatuetako 60 ordezkari Herreran bildu dira langile baten heriotza salatzeko
ELA, LAB, ESK eta EILAS sindikatuetako 60 bat ordezkari bildu dira gaur Donostiako Herrera auzoko trenbidearen geraleku egin den elkarretaratze isilean, iragan astean trenak harrapatuta hil zen Alfonso Perez langilearen heriotza salatzeko. Perez Renferen azpikontrata bateko langilea zen eta joan den ostiralean mantentze-lanetan ari zela hil zen. ELAko Lan Osasunaren arduradun Iñigo Sagarnak "prebentzio legea eta azpikontratazioa mugatzea betearaztea" exijitu du.
Aipatu sindikatuetako ordezkariak ordu erdiz bildu dira, euskaraz zein gaztelaniaz "Lan ezbehar gehiagorik ez" zioen pankarta baten atzean. ELAko Lan Osasunaren arduradun Iñigo Sagarnak jakinarazi duenez, protesta ekitaldiarekin biktimaren familiari elkartasuna erakutsi nahi izan diote, eta bestetik, egoera hauek salatzea baliatu dute elkarretaratzea "enpleguen prekarietatea" salatzeko. Hori dela eta, "prebentzio legea eta azpikontratazioa mugatzea betearaztea" exijitu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu