Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta sindikatuek (ELA, LAB, STEE-EILAS, UGT eta CCOOk) gaur bilera egin dute, Gasteizen, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako irakaskuntza publiko ez-unibertsitarioko hitzarmen proposamenaz hitz egiteko, baina CCOO ez beste sindikatu denek baztertu egin dute Hezkuntza Sailaren proposamena.
Hezkuntzak maiatzaren 14an CCOOrekin akordiorako oinarriak adostu zituen, eta gaur proposamen artikulatua eman du. ELA, LAB, STEE-EILAS eta UGTren ustez, akordiorako oinarriarekiko "atzera" egitea da Hezkuntzaren asmoa. CCOOk ez du gaur sinatu hitzarmena, hilaren 21era atzeratzea erabaki baitu, "kontu teknikoak" zuzentzeko bitartean.
Hilaren 21ean batzartuko da berriro sektoreko mahaia. CCOOk ordezkaritzaren %31 dauka.
Belen Arrondok (STEE-EILAS) esan du Hezkuntzaren proposamenak, besteak beste, irakasleentzat lanordu gehiago aurreikusten dituela, eta 55 urtetik gorakoentzat ez dela gerora begira orduen murrizketarik egongo. Arrondok jakinarazi duenez, irakasleen artean galdeketa egin dute eta "%80 proposamenaren kontra daude".
Hezkuntza Saila eta sindikatuak hilabeteetan dabiltza akordiora ezin iritsirik.
Irakaskuntza
ELA, LAB, STEE-EILAS eta UGTk ez dute onartu Hezkuntzaren proposamena
CCOOk maiatzean irakaskuntza publiko ez-unibertsitarioko akordiorako oinarriak hitzartu zituen Eusko Jaurlaritzarekin, baina gaur sinadura hilaren 21era arte atzeratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu