Sindikatuek ostegun honetarako ere greba orokorra deitu zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zentro publikoetarako, atzo CCOOk erabaki zuen ez babestea, baina gaur ELA, LAB, UGT, ESK eta SAEk grebari eustea erabaki dute.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin lan baldintzen inguruan ados ez daudela-eta dute deitua ekimena. CCOOk, berriz, Osakidetzari negoziaketan "ahal den gehien" ateratzeko hartu zuen atzo erabakia.
Azkeneko egunetan jakina zen bezala, SATSE erizainen sindikatuak eta UTESE osasun teknikarienak ere ez dute mobilizazioetan parte hartuko. SATSEk ez zuen parte hartu duela bi asteko greban orokorrean. Haien ustez, negoziazioan aurrerapausoak eman bitartean grebarekin bat ez egitea da neurririk egokiena.
Ostegunean Gasteizen, Bilbon eta Donostian manifestazioak ere egingo dituzte ELA, LAB, UGT,, ESK eta SAEk. Lehengo astean egin zien Osakidetzak azkeneko eskaintza, baina sindikatuek zioten ez dela nahikoa eta ez duela lan gatazka desaktibatzeko balio.
Aurtengo aurreikusita duen lan eskaintza publikoan iragarritakoa baino 110 langile gehiago hartzeko prest dago Osakidetza; tartean, 90 erizain. Aldez aurretik, langile zerrenda %3 handitzea proposatu zuen Osakidetzak, otsailaren 19an.
Gizartea
ELA, LAB, UGT, ESK eta SAEk eutsi egin diote osasun arloko etziko grebari
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zentro publikoetarako dago deituta lanuztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu