Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan gogor kritikatu du Espainiako Gobernuak proposatu duen Herritarren Segurtasunerako Legea. "Francoren garaira garamatza PPk. Neurri bidegabe hauekin hainbeste kezkatzen dituen protestak oztopatu nahi ditu". Muñozen arabera, PPk denbora ondo aprobetxatzen du alor guztietan neurri gogorrak ezartzeko. Galdetu du ea zergatik ez den ezer egiten ustelkeria politikoaren aurka. "Gure gizartean kritikarik ez badago, ez dago demokaziarik", gaineratu du.
ELA: "PPk Francoren garaira garamatza"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu