ELA sindikatuak eta hainbat idazlek bat egin dute Etxerat-ek presoen eskubideen alde antolatutako manifestazioarekin

Ordezkaritza bat bidaliko du ELAk urtarrilaren 3an Bilbon egingo den protesta ekitaldira. 26 dira manifestaziorako deia egin duten idazleak, besteak beste, Koldo Izagirre, Juan Mari Irigoien, Pako Aristi eta Eider Rodriguez.

2008ko abenduaren 23a
17:36
Entzun
Euskal presoek jasaten dituzten eskubide urraketak salatzeko -espetxe aldiaren luzatzea, gaixotasun larriak izan arren espetxean segitu beharra, sakabanaketa- manifestazioa antolatu du Etxerat elkarteak, datorren urtarrialren 3an Bilbon.

Manifestazio horrekin bat egiten dutela jakinarazi dute gaur ELA sindikatuak eta hainbat idazlek. Manifestaziora ordezkaritza bat bidaliko duela iragarri du ELAk, eta "espetxe politika eta zigor legeak sakon berrikusteko" exijitu du. Hiru eskaera zehatz egin ditu sindikatuak: gaitz larriak dituzten presoak askatzeko, euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko eta biziarteko zigorra ezarriko luketen neurriak bertan behera uzteko. Halaber, presoen senideei elkartasuna adierazi die sakabanaketak haiei ere zigorra ezartzen diela iritzita. Azkenik, manifestazioan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

Tankera bereko salaketa eta eskaerak egin dituzte manifestazioarekin bat egin duten 26 idazleek, eta eurek ere manifestazioan parte hartuko dutela iragarri diute. Koldo Izagirre, Juan Mari Irigoien, Edorta Jimenez, Pako Aristi, Laura Mintegi eta Eider Rodriguez dira deialdiarekin bat egin duten idazleetako batzuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.