ELA sindikatuak deituta 50 lagun inguru Ajuria Enearen aurrean elkartu dira gaur, Gasteizen, Eusko Jaurlaritzari AHTren lanak gelditzeko eskatzeko. Bide batez, "gizartean eztabaida" irekitzeko galdegin dio, "Euskal Herrian zer tren sare behar duen erabakitzeko", Mikel Noval ELAko gizarte gaietarako arduradunak esan duenez. "Orain arte ez da existitu AHTri buruzko eztabaidarik, eta hori beharrezkoa da gauzak ondo egiteko. Jaurlaritzak propaganda besterik ez du egin".
Sindikatuaren ustez, "Espainiako Estatuaren markoan hartutako erabakia da AHT", eta "Eusko Jaurlaritza horri segitzen ari zaio".
"Mugikortasun beharrei erantzunik ez" dielako ematen, eta "kostu ekonomiko eta ekologiko garrantzitsuak" izango dituelako dago ELA AHTren kontra. "Ez da egia hura denik dagoen aukera bakarra, tren sare egokiaren aukera hor dagoelako, geltoki gehiago lituzkeena eta merkantzien mugikortasuna ahalbidetuko lukeena".
ELAk mobilizazioak egiten segituko duela esan du Novalek.
Argazkian, gaurko elkarretaratzeko une bat. (Argazki Press).
Azpiegiturak
ELAk AHTren lanak gelditzeko eskatu dio Jaurlaritzari
Elkarretaratzea egin dute gaur Ajuria Enearen aurrean. Sindikatuak "gizartean eztabaida" irekitzeko galdegin du, "Euskal Herrian zer tren sare behar duen erabakitzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu