Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ELA hartu du gaur goizean, bilera sailaren barnean, eta Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak bileraren ostean esan du ETAk borroka armatuaren amaiera iragarri duela-eta Espainiako eta Frantziako gobernuek "berehala" eman beharko lituzketela espetxe politikan, "salbuespeneko legedian" eta "biktima guztien" aitortzan pausoak. Euskal presoak gerturatzeko, Parot doktrina kentzeko edota Sortu legeztatzeko eskatu du.
Muñozek azaldu du ETAk bete duela Nazioarteko Konferentziako ebazpenak berari buruz dioena, eta orain gobernuen txanda dela. Halaber, euskal herritarren erabaki eskubidearen gaia ere jorratu behar dela iritzi dio. Harekin batera, Amaia Muñoa ELAko idazkari nagusiaren albokoa izan da.
Sindikatuen artean, Lopez atzo EAEko CCOOrekin eta UGTrekin bildu zen. LABek asteazkenean elkartuko da.