ETAk su-etena hausteko hartutako erabakia "oker larria" da ELAren aburuz, eta, gainera, batik bat, subiranotasunaren aldeko eragileak kaltetzen dituela uste du. Horregatik, elkarretaratzera deitu du biharko, su-etenaren haustea gaitzesteko. 12:00etan egingo dute ekitaldia, Bilboko Plaza Biribilean, Abertzale eta langile garelako, ez gaude ados lelopean.
"Herri honek erabakitzeko eskubidea sozialki inposatzeko prozesua zibila eta demokratikoa behar du izan, nahitaez; herritarren borondatea irabazteko asmoa dagoenean indarkeria eta bortxakeriak ez dute lekurik", nabarmendu du ELAk. Bere militanteak ez ezik, herritar guztiei egin die biharko mobilizazioan parte hartzeko deia.
ETA-ren su-etena bertan behera. Erreakzioak
ELAk elkarretaratzera deitu du ETAren erabakia gaitzesteko
Bilboko Plaza Biribilean egingo dute, bihar 12:00etan. 'Abertzale eta langile garelako, ez gaude ados' izango da leloa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu