Etxerat-eko kideek "kolektibo gisa antolatu eta beren jarduerak askatasunean garatzeko eskubide osoa" dutela esan du ELAk.
Modu horretan, bat egin du gaur Donostian hainbat alderdi eta sindikatuk egindako agerraldian esandakoarekin.
ELAk salatu du azken egunetan zenbait jende eta erakunde kolektibo horren aurkako giroa sustatzen ari direla. "Eskubide kontu bat" izateaz gain, euskal presoen eskubideen aldeko errespetua "gizartearen gehiengoaren eskakizuna" dela gehitu du sindikatuak.