ELAk eta CCOOk haserre hartu dute LABek eta UGTk eskola jangelen lan gatazkan soldaten inguruan aurreakordioa zegoela iragarri izana. «Oso jarrera hipokrita izan dute. Gure ustez, helburuak ez dira bete. Beraz, ez dugu baztertzen mobilizazioekin jarraitzea».
Aste Santuaren ostean egoera aztertuko dute, eta mobilizazioekin jarraitu edo ez erabakiko dute. «Gure asmoa jarraitzea da», nabarmendu zuen atzo ELAko Noemi Etxeberriak. Haien ustez, agerikoa da soldaten artean dagoen aldea. «Gainera, patronalarena proposamen ekonomiko hutsa da, eta ez ditu jasotzen zerbitzuak behar dituen hobekuntzak».
ELAk eta CCOOk ez dute baztertzen eskola jangeletan protestekin jarraitzea
Bi sindikatuen ustez, patronalaren proposamenak «ez ditu zerbitzuak behar dituen hobekuntzak jasotzen»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu