ELAk eta Greenpeacek Eusko Jaurlaritzari estrategia energetikoa aldatzeko "borondate politikoa" izan dezala eskatu diote eta energia berriztagarrien aldeko apustua egiteko, "horrela posible delako aldaketa klimatikoa bezalako arazoak konpontzea".
Elkarrekin egin dute gaur agerraldia ELAk eta Greenpeacek, Bilbon, eta Energia Iraultza: Energia berriztagarrien ahala EAEn eta Nafarroan txostena aurkeztu dute. Hego Euskal Herrian 2050. urtean energia berriztagarrien ahala nolakoa litzatekeen aztertu dute.
Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearra itxi beharra dagoela ere esan dute bi erakundeek.
Ingurumena
ELAk eta Greenpeacek energia berriztagarrien alde egiteko eskatu diote Jaurlaritzari
Aldaketa klimatikoa bezalako arazoak konpontzea posible dela esan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu