KATALUNIAKO ERREFERENDUMA

ELAk eta LABek bat egin dute Gure Esku Dago-ren deialdiarekin

LABen esanetan, Katalunia eta Euskal Herria “bi errealitate desberdin” dira, baina biak dira “guztiz antidemokratikoa den estatu baten parte”. ELAk miresmena adierazio dio Kataluniako gizarteari.

2017ko irailaren 14a
13:27
Entzun

Kataluniako prozesu subiranistari elkartasuna adierazteko, larunbatean Gure Esku Dago-k Bilbon egingo duen manifestaiziora joateko deia egin dute ELA eta LAB sindikatuek.

LABek nabarmendu duenez, Kataluniak eta Euskal Herriak, biek pairatzen dute “Espainiako Estatuaren errepresioa” eta biei ukatzen die hark erabakitzeko eskubidea. LABek Kataluniakoaren antzekoa izango den prozesu subiranista aldarrikatu du Euskal Herrirako, bertako “errealitateari egokitua”. Sindikatuak gaineratu du ELArekin orain bi aste aurkeztu zuen dokumentuak gisa horretako prozesu batek bildu beharko lituzkeen ezaugarriak jasotzen dituela.

ELAk, berriz, miresmena adierazi dio Kataluinako gizarteari, erreferenduma egiteko ematen ari den pausoengatik. Euskal erakundeek Kataluniako gizartea jorratzen ari den bidea babestu beharko luketela gaineratu du.

Bi sindikatuetako idazkari nagusiek parte hartuko dute Gure Esku Dago-k antolatu duen manifestazioan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.