Sindikatuak

ELAk legezko erregulazioa eskatu du herritar guztiak txertatzeko

Sindikatuak gogorarazi du birusa desagerrarazi beharrean birusarekin bizitzea erabaki duten gobernuek dutela «erantzukizuna».

Egoitzetako langileen alde ELA sindikatuak antolaturiko manifestazioa eta ekitaldia. Artxiboko irudia. JON URBE/ FOKU
unai etxenausia
2021eko abuztuaren 10a
15:31
Entzun

ELA sindikatuak lege erregulazioaren beharra defendatu du herritar guzti-guztien (%100) txertaketa prozesuan aurrera egiteko asmoz, eta koronabirusaren aurkako neurri eraginkorrago gisa. Gogorarazi du, halaber, birusa desagerrarazi beharrean birusarekin bizitzea erabaki duten gobernuek dutela «erantzukizuna».

Horretarako, sindikatuak urtarrilaren 8an adierazi zuena gogorarazi nahi izan du: «Txertaketa orokorrak eta, bereziki, pandemiak gehien eragiten dien kolektiboenak edo haiekin kontaktuan dauden langileenak nabarmen murriztuko ditu gaixotasuna hartzeko arriskuak, baita beste pertsona batzuk kutsatzekoak ere».

Alde horretatik, ELAk uste du txertaketak, batez ere pandemia batean, kontuan hartu behar duela herritar guztien osasuna. Horregatik, sindikatuak adierazi du egokia dela gizarte osoa eta, bereziki, osasun arloan ahulak diren pertsonekin lan egiten duten langileak txertatzea. Txertaketa horren derrigortasunak botere publikoek «aldatu nahi izan ez duten» erregulazio bat eskatzen du, eta ELA erregulazio horretan aurrera egitearen alde agertu da.

Salaketa

Horrekin batera, sindikatuak salatu du zerbitzu publikoetako arduradun batzuk saiatu egin direla sektore horietako langileak «kriminalizatzen», Arabako ahaldun nagusiak egoitzetako langileekin egin duen bezala, Ramiro Gonzalezek immunizatu gabeko profesionalek adinekoen egoitzetan lan egitea debekatzeko egindako lege babesari erreferentzia eginez.

Hori dela eta, ELAK uste du Arabako ahaldun nagusiak egindako baieztapenak «hipokrisiaren eta bere erantzukizunak bere gain ez hartzearen adibide» direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.