osasuna

ELAk Mediterranea enpresaren "lotsagabekeria" salatu du

Sindikatuak dio enpresaren aurka "ia mila erreklamazio badaude zerbitzuaren kalitaterik ezagatik" dela. Sukaldari laguntzaile gisa lan egindako hainbat lagunek itxialdia hasi zuten atzo San Lorenzo elizan; gaur arratsaldera arte egon dira.

2013ko martxoaren 9a
18:23
Entzun

Sindikatuak publikoki zuzenketa bat egiteko eskatu dio Mediterranea de Catering enpresari —Nafarroako Gobernuak bere gain du Ospitaleen Guneko sukaldeen ardura—. Azaldu duenez, enpresa horretako arduradun bat bere "gaitasunik eza ezkutatzen" saiatu da, eta errua sendagileei egotzi die. ELAren ustetan, ezinezkoa da zerbitzuaren "kalitate falta" ezkutatzea, ezta "gezurrekin" ere.

Nafarroako Ospitaleen Guneko langileen alde egiten jarraituko duela nabarmendu du, eta zuzendaritzak Mediterranea hartzeko erabakian atzera egin dezala eskatu du.

Ospitaleen Guneko dietetika eta elikadurako teknikari espezialistek haien kezka berretsi zuten atzo Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldian. "Gaixoen elikadurak eta osasunak kezkatzen gaituzte", esan zuen teknikarien bozeramaile Arantza Ruiz de las Herasek. Gertatu diren hutsak agerian jarri zituzten Dietetika eta Elikadura Zerbitzuko teknikariek, eta egoerak hobera egin duela onartu arren, oraindik gauza anitz konpontzeke dagoela gaineratu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.