ELA sindikatuak salatu du "milaka euro" zor dizkietela EAEko Hezkuntza Sailak bere departamentuko hainbat langileri. Langileen antzinatasuna kalkulatzeko moduan izaniko akats baten ondorioz hainbat langilek zegokien baino soldata txikiagoa jaso dutela salatu du sindikatuak. Langile finko eta ez-finkoei eragin die akats horrek.
Irregulartasun horietako asko oso zaharrak dira; batzuei hamar urtez edo gehiagoz gaizki ordaindu zaiela zehaztu du sindikatuak. Batzuek lortu dute atzerapenez zegoekin dirua jasotzea, baina lau urte baino atzeragoko dirua ezin denez erreklamatu, hainbat langilek diru asko galduko dutela salatu du sindikatuak.
Eusko Jaurlaritza honen guztiaren jakitun dela-eta ahalik eta azkarren neurriak hartzeko eskatu du ELAk. Egin ezean, ez du baztertu auzitara jotzea.